Eskulana

Txotxongiloak galtzerdiekin

Erredakzioa 2020ko api. 20a, 10:57

Galtzerdi zaharrak erabiliz, txotxongiloak egiteko eskulana.

Materiala:

  • Galtzerdi zaharrak
  • Feltro gorri eta beltza
  • Artaziak
  • Kola
  • Orratza eta haria
  • Kotoia

Nola egin?

  1. Galtzerdiaren punta moztu artaziekin.
  2. Feltro gorrian obalo bat marraztu eta moztu.
  3. Galtzerdiari buelta eman eta moztutako puntan feltrozko obaloa kokatu. Bertan itsatsi edo, gurasoen laguntzarekin, josi obaloa; horrela, txotxongiloaren ahoa izango dugu prest.
  4. Kotoizko bi bolatxo egin, feltro beltzan bi borobil moztu eta bolatxoetan itsatsi. Hauek begiak izango dira.
  5. Begiak ahoaren gainean josi edo itsatsi.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago