Zadorra ibaiaren ertzak garbitu dituzte Trebiñun

Erredakzioa 2020ko mar. 13a, 09:20

Askotariko zaborra bildu dute auzolanean.

Trebiñuko Udalak deituta, Manzanos eta Argantzon arteko Zadorra errekako ertzak garbitu zituzten pasa den martxoaren 7an. Hain justu ere, Panguako irla bezala ezaguna den ingurunean egin zuten garbiketa, auzolanean.

Askotariko zaborra jaso zuen 15 bat lagunez osatutako taldeak: 58 kilo ontzi, 22 kilo paper eta kartoi, 7 kilo beira, 143 errefusa eta garbigunera eramateko beste 500 kilo zabor.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide