Eskualdean kartel eta mezu ugari agertu dira, besteak beste: "Trebiñu Burgos da, nik esaten dudalako" edota "Farola hau inposizioen eta paraxutisten aurka aktibatuta dago".
Hauteskunde-kanpaina alternatibo honekin "umorea eta aldarrikapena uztartzeko" asmoa dutela azaldu dute ALEAri helarazitako ohar batean.
Guzti honen helburua, Trebiñu Araba dela aldarrikatzearekin batera, Burgosekoak izatea inposatzen dieten "paraxutistak geldiaraztea" dela azaldu dute: "Trebiñarrok ezingo dugu gure aukera politikoaren aldeko botoa eman".
Datozen egunetan antzeko ekintza gehiago iragarri dituzte.