"Trebiñuko udalek Burgosen jarraituko dute"

Erredakzioa 2019ko urr. 10a, 15:41

Gutuna eman zieten Trebiñuko alkateek Diputazioko presidenteari Probintziaren Egunean. ALEA

Trebiñarren "haserrea" ulertzen duela esan du Burgosko Diputazioaren lehendakariordeak.

Argantzongo eta Trebiñuko alkateek Cesar Rico Burgosko Diputazioaren presidenteari trebiñarren borondatea defendatzeko eskatuz emandako gutunari erantzun dio Diputazioaren lehendakariorde Lorenzo Rodriguezek. Ciudadanos alderdiko agintariak azpimarratu duenez, Trebiñuko enklabeko udalek "Burgosen jarraituko dute" eta Diputazioak "horren alde lan egingo du".

Rodriguezek gaineratu du Trebiñuko biztanleen "haserrea" ulertzen duela, baina Burgosko Diputazioak "herrialdearen alde" lan egin behar duela eta enklabea "momentuz" Burgosen dagoela. "Enklabeen arazoa Senatuak konpondu beharko du, plan orokor baten barruan; bitartean, guk lanean jarraituko dugu".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago