Ate irekien eguna Pozarraten

Erredakzioa 2019ko uzt. 12a, 06:00
Pozarraten lanean ari dira laugarren urtez.@PROYECTOARAICO

Larunbat honetan bisita gidatuak egingo dituzte Araikoko silex harrobiaren indusketara.

Araikoko mendatean, Pozarrate izeneko eremuan, Neolitoko meatzariek ustiatu zuten silex harrobia induskatzen ari da egunotan arkeologoen talde bat. Laugarren kanpaina da, eta CENIEH Espainiako Giza Eboluzioaren Ikerketa Zentroko ikertzaile Andoni Tarriñok gidatzen du indusketa. Aurkikuntzak zabaltzeko asmoz, ate irekien eguna egingo dute larunbat honetan.

Bi txanda egingo dituzte: 10:00etan eta 12:00etan, eta bisita gidatua gutxi gorabehera 40 minutukoa izango dela kalkulatu dute. Autoz igotzeko, Trebiñu herriko Roa gasolindegian da irteera; oinez igo nahi dutenentzako, berriz,  Grandival herriko elizan geratu dira. Parte hartu nahi duten pertsonek aldez aurretik izena eman behar dute 629985414 telefonoan.

Europako suharri meatze handienetakoa da Trebiñukoa. Pozarrate indusketa gunean ia 6.000 urteko meatze pikotx bat aurkitu zuten iragan urtean. 35 zentimetro luze den pieza bat da, eta zuloa du mutur batean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide