Hondatutako monumentuen zerrenda gorrian sartu dute Sasetako eliza

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019ko mar. 14a, 17:02
Sasetako San Esteban eliza. TREBIÑUKO UDALA

Hispania Nostra elkarteak kudeatzen du Estatuko monumentuen egoeraren berri ematen duen katalogoa.

Trebiñuko Saseta herriko San Esteban eliza egoera kezkagarrian dago. Teilatuan zulo handi bat du eta erortzear dago; gainera, azken urteetan, espoliazio handia izan da eraikinean. Hispania Nostra ondarearen babeserako elkarteak ohartarazi du elizaren egoeraz, monumentuen zerrenda gorrian sartu baitu. Gasteizko Gotzaindegiak hesi bat jarri du eliza inguratzeko, eta teilak erortzeak eragin dezakeen arriskua ekiditeko. 

Hispania Nostrak azaldu duenez, hainbat ahalegin egin dira eliza konpontzeko, 2007 eta 2017 urteetan, baina obrek ez zuten aurrera egin. Jatorrizko eraikina Erdi Arokoa da, eta XIII. mendeko nabearen parte bat, hiru kanoi-ganga eta portadaren arkua gorde dira. Gerora, XV. eta XVI. mendeetan horren gainean atxiki ziren gotikoko beste elementu batzuk.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide