Ostegunean aurkeztuko dute txotx denboraldia Trebiñun

Erredakzioa 2019ko urt. 14a, 10:32
Txotx denboraldi berria inauguratuko dute ostegunean, Askartzan. ALEA

Iñaki Garaialde Baskoniako jokalari ohia eta kirol esataria izango da kupelak zabalduko dituena.

Txotx denboraldi berria ospatzeko Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkarteak 2019ko Arabako sagardoaren denboraldi hasiera ekitaldia antolatu du; urtarrilaren 17an, ostegunean, 12:00etan Trebiñu sagardotegian (Askartza) izango da kupelen irekiera.

Aurten Arabako saskibaloiaren omenez, saskibaloiaren munduarekin zerikusia duten pertsona ezberdinak gonbidatu dituzte ekitaldira, eta Iñaki Garaialde Baskoniako jokalari ohia eta kirol esataria izango da kupelak zabalduko dituena. 

Bide batez, sagar uztaren emaitzak eta atera den sagardoaren ezaugarriak azalduko dituzte bertan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide