Trebiñuko alkateek enklabearen egoera azalduko dute gaur Espainiako Senatuan

Erredakzioa 2018ko eka. 26a, 07:00

Trebiñuko Konderriko Udala. / PHOT.OK

EAJk eskatuta, Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo alkateek Espainiako Senatuan agerraldia egingo dute gaur, 11:30ean.

Trebiñuko auzia Espainiako Senatura iritsiko da berriro. Kasu honetan, Trebiñuko Konderriko alkate Elena Ramirezen eta Argantzungo alkate Roberto Ortiz de Urbinaren eskutik. EAJk alkateen agerraldia eskatu du, "Trebiñuko biztanleek Araban integratzeko dituzten motibazioak aurrez aurre azaldu ditzaten", eta "Burgosko enklabea Araban integratzeko helburuarekin aurrera egiten jarraitzeko". Goizeko 11:30ean aurreikusita dago agerraldia, Autonomia Erkidegoetako Batzordean. 

EAJko Jose Maria Cazalis senatariaren iritziz, "inork ezin du hobeto azaldu herri horietako errealitatea bertako alkateek baino, bereziki joan den irailean enklabeak duen arazoari irtenbide bat bilatzearen aurka bozkatu zuten senatarien aurrean". Iraileko eztabaida horretan EAJk aurkeztu zuen emendakina atzera bota zuten. Bertan, lurralde mugak aldatuz, Trebiñuko enklabea Arabako Lurralde Historikoarekin bat egiteko, "inplikatutako erakunde guztien parte-hartzea bermatuko lukeen lantalde bat sortzea" proposatu zuen EAJk.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago