2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere. Hirugarren aldiz ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen; 2001 eta 2007ko edizioen ondoren 2018koaren ordua iritsi da: ekainaren 17an. Aurten, lortuko duten dirua, Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko bideratuko dute.