Trebiñuko Fauneando enpresak txango berri bat antolatu du hurrengo igandean, Konderriko patroiaren egoitza ezagutzeko. Bidean hainbat gozagai izango dituzte parte hartzaileek, arteak, erkametzak, animalien arrastoak eta beste gauza asko. Trebiñuko Udalaren babesarekin urte hasieran jarri zuten martxan Trebiñuko inguru naturalak eta ondarea ezagutzeko ekimena, eta arrakasta handia izan du. Hilabetero antolatzen dute.
Igandeko bisita Muergas herriko aparkalekuan hasiko da, 10:00etan; izena emateko Trebiñuko Konderriko udaletxera deitu behar da (945 360629), edo Fauneandora zuzenean (649098282).