Trebiñuko pinudiak ezagutzeko txangoa egingo dute igandean

Erredakzioa 2018ko mar. 15a, 14:15
Baxauritik abiatuko da txangoa.

Udalak eta Fauneando taldeak antolatuta, igandean, Trebiñuko "Finlandia txikia" ezagutzeko aukera dago.

Hilabete batzuk daramatza Trebiñuko Udalak bertako natura ezagutarazteko txangoak antolatzen; igande honetan beste bat egingo dute, Trebiñuko pinudietara: "Trebiñuko Konderriak badu, ekialdeko muturrean, pinudi eremua ere bai. Aspaldi landatutako pinuak dira. Gure Finlandia txikia da, baso ezberdina eta xarmaz betea, Izkiko mendien ertzean. Basogintza eta kultura ikuspegitik begiratuz gero, oso txoko interesgarria da". Ibilaldiaren bitartez inguruneari buruz ikasteko aukera izango dute parte hartzen dutenek, landareak, animaliak, etnografia, edo toponimiaren inguruan.

Irteera 9:30ean da, Baxauriko iturritik, eta buelta 14:00etan egingo dute. Txangoan parte hartzeko gutxieneko adina 12 urtekoa da, eta prezioa bi euro, 14 urtetik behera doan. Izena emateko Trebiñuko Konderriko udalera deitu behar da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide