Mendiko ibilbide gidatuak antolatu dituzte Trebiñun

Mirian Biteri 2018ko ots. 1a, 09:38

Egilea: Fauneando Behatokia

Martxora bitartean, bi mendi irteera antolatu dituzte Trebiñuko Konderrian.

Otsailaren 18an, ugaztunen aztarnak eta zantzuak ezagutzeko ibilaldia egingo dute; 10:00etan abiatuko dira, Torreko elizatik. Martxoaren 18an, Trebiñuko pinudietara joango dira Baxauriko iturritik.

Interesatuek udaletxean eman dezakete izena, eta baita Fauneando behatokiarekin harremanetan jarrita ere. Irteera bakoitzak bi euro balio du; 14 urtetik beherakoentzat debalde da. Mugatua da plaza kopurua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago