Urriaren 31n ireki zuten eskaerak aurkezteko epea, eta hogei egun izango dituzte interesa dutenek dokumentazioa eta eskaera-orria udaletxearen erregistroan aurkezteko.
Langile finkoen bajak eta ordezkapenak betetzeko funtzioa izango dute lan poltsaren parte diren lagunek, eta "inolaz ere ezingo dira kontratatu mugagabeko langile finkoak bezala".
Oposizio-lehiaketa
Oposizio-lehiaketa formula aukeratu du Trebiñuko Udalak lan poltsaren aukeraketa egin ahal izateko. Hala, bi ariketa egin beharko dituzte hautagaiek: lehen ariketa test modukoa izango da, 20 galderarekin, gai-zerrenda jakin baten arabera, eta 30 minutuan bete beharko dutena. Bigarren ariketa word eta excel froga izango dira, eta 45 minutuan bete beharko dituzte.
Merituen artean, esperientzia profesionala gehienez bost punturekin baloratuko dute, office sistema operatiboarekin egindako ikastaroak askoz jota lau punturekin, eta hizkuntza ezaguera askoz jota puntu batekin.