Trebiñu osora salto egin nahi du Musika Eskolak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko uztailaren 2a

Argantzungo musika eskola.

Irailera arte zabalik dago aurrematrikulazioa; Berantevillan eta Nuvillan ere taldeak daude.

 

Argantzunetik Trebiñuko Barrendegira salto egin nahi du Txingoka elkartearen Musika Eskolak. Irailera arte zabaldu dute aurrematrikulazioa egiteko epea, eta harremanetan jarri dira Trebiñuko hainbat lagunekin, ikastaroekin dagoen interesa ikusteko. 

Orain dela bost urte antolatu zuten lehenbiziko aldiz Musika Eskola, Argantzunen, 25 bat ikaslerekin. Ordutik, Argantzungo taldeaz gainera, Berantevillan eta Nuvillan dagoen El Roble Verde kanpinean taldeak osatu dituzte. 

Argantzungo ikastolaren inguruan mugitzen diren gurasoek osatzen dute Txingoka elkartea, eta haiek arduratzen dira Musika Eskola eta udalekuak antolatzeaz. Euskara hutsez egiten dira bi jarduerak.

Hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat musika hastapena, sei urtetik gorako haurrentzat musika hizkuntza eta musika tresna klaseak eskaintzen ditu Musika Eskolak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago