Euskaraz jolasteko eta abesteko, familia tailerra antolatu dute Trebiñun

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016ko azaroaren 11

Argantzon Ikastolako umeak

Helduei umeekin euskaraz aritzeko baliabideak eskaini nahi dizkie Udal Euskara Zerbitzuak.

 

Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo Udalen Euskara Zerbitzuak Jolasak eta kantuak euskaraz familia tailerra antolatu du helduei umeekin euskaraz aritzeko oinarrizko baliabideak eskaintzeko asmoarekin, eta partaideei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak emateko.  Euskara ezagutzarik ez da beharrezkoa parte hartu ahal izateko.

Hiru egunetan egingo da tailerra, azaroaren 19an, eta 26an, eta abenduaren 9an. Frankun egingo dute, 10:30ean. Parte hartzeko e-maila bidali behar da euskaratrebino@gmail.com helbidera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago