Irailaren 17an, Baxauriko frontoi eguna ospatu zuten. Pilota partidak egin zituzten gogoratzeko duela 75 urte jolastu zela bertan lehen pilota partida. 1941ean eraikia da frontoia, Euskal Herrian XX. mendearen hasieran eginikoen antzera, gaur egun geratzen den bakarra. Herrikoek gogoratzen duten moduan, zaldientzako babes batean eraikia da, izan ere "Errioxa edo Nafarroatik Kantauri kostaldera eta bueltan joaten zirenek, atseden hartzen zuten gure herrian".