Euskara eskoletan izena emateko epea ireki dute

Estitxu Ugarte 2016ko irailaren 17a

AEKren helduentzako eskoletan izena emateko epea irailaren 23a arte izango da; Trebiñuko Konderriko udaletxean eta Argantzungo udaletxean informazioa jaso eta izena eman daiteke.

Trebiñuko Konderriko Udalak helduen euskara ikastaroak diruz laguntzeko ordenantza abian du, eta horrenbestez langabeei matrikularen %75 eta gainontzekoei %30 ordainduko die.  Bestalde, Arabako Aldundiak ere diru laguntzak eskainiko ditu.

Ikasturteari urrian emango diote hasiera eta, aurten, euskara eskolez gain zenbait programa osagarri abian jarriko dituzte Saretzen izeneko plataformaren baitan; gurasoentzako ikastaroa, mintzalaguna, irteerak eta bestelakoak izango dira.  

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago