alea.eus

Ekainaren 11n egingo da V. Argantzun mendi lasterketa

Estitxu Ugarte 2016-05-20 15:40   Kirola  Trebiñu  Argantzun

Ekainaren 11n ospatuko da Argantzunen V. mendi lasterketa. 21,5 kilometroko proba da, eta 1,122 metroko desnibela du.

 V. mendi lasterketa honetan izena emateko epea martxoaren 31n zabalduko dute, eta ekainaren 10ean itxi. Magnesium Gasteiz M.K.E talde antolatzaileak ohartarazi du 150 korrikalarientzat tokia dagoela soilik, eta beraz kopuru horretara iristen direnean izen-ematea itxiko dutela. Arabako mendi lasterketa herrikoien txapelketarako baliogarria den mendi lasterketa da. 

Lasterketa 09:00etan abiatuko da herriko plazatik, eta honako ibilbidea egingo dute korrikalariek: El Castillo, La Tejera, Busto, La Tejera, Castillo Viejo, El Castillo. Lasterketa honetan txertatuta, kilometro bertikalaren proba izango da ere; 17. kilometroan hasiko da, eta 240 metroko desnibel metatua du. Argantzungo Plaza hotelean gaua pasatzeko bi lagunentzako opari txartela emango zaie kilometro bertikalean denborarik hoberena egiten duten korrikalariei.

 

 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa