Araba ARF Tour ekimena datorren ekainaren 13an itzuliko da bosgarren edizioarekin, oraingoan Kanpezura. Azkena Rock jaialdiaren aurrekari gisa antolatzen den ekitaldi honek rockaren espiritua Arabako lurraldera zabaltzea du helburu, Mendizabalako esparrutik harago, doako sarrera izango duten kontzertuekin.
Musika egitarauak nazioarteko zein bertako taldeak uztartuko ditu, punk, soul eta rock estiloak jorratuz. Eskoziatik iritsiko dira Bratakus, Breagha eta Onnagh Cuinn bikiek osatutako punk bikotea, duela gutxi The Hivesen teloneroak izan direnak eta ausardia, ironia eta kritika soziala uztartzen dituen musika egiten dutenak.
Bestalde, Alexis Evans frantziarrak bere soul klasikoaren, funkaren eta bluesaren arteko nahasketa dantzagarria eskainiko du, energia garaikidez betea. Etxeko taldeen artean, Bilboko La Secta talde beteranoa izango da, garage punk eta rockarekin, Buscando la luz haien azkeneko aurkezteko. Halaber, Pelo Perro Kanpezuko taldeaz gozatzeko aukera ere egongo da, apaingarririk gabeko rock proposamen gordinarekin aurkeztuko direnak.