3I/ATLAS, Korrestik

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 21a

23 irudiz osatutako timelapse labur batean jaso du La Otra Mitad elkarteko Sergio Fernandezek izarrarteko objektua, Behatokizkitik.

3I/ATLAS izarrarteko objektuaren mugimendua jasotzen duen timelapse laburra landu du Sergio Fernandezek argazkilariak, La Otra Mitad astronomia elkarteak bere webgunean zabaldu duenez. Elkarteko kideak "pazientzia handiz" lortu du Korresko Behatokizki behatokitik irudi hau sortzea, 30 segundoko 23 irudi batuta. 

Orain arte aurkitu den hirugarren izar arteko objektua da 3I/ATLAS: Eguzki Sistematik kanpo etorri dela demostratu da, objektuaren ibilbideagatik zein abiaduragatik ezinezkoa delako Eguzkiaren grabitazio eremuaren baitan egotea. Arrazoi horregatik ere etortzen diren modu berean, Eguzki Sistematik nahiko arin alde egiten dute izarrarteko objektuek, zientzialariek horiek ikertzeko tarte laburra izan ohi dutelarik.

Aurrenekoz aurkitu zen Oumuamua lehen objektuarekin gertatu zen bezala, Avi Loeb astrofisikariaren inguruan bildutako zenbait zientzialarik hau objektu artifizial bat izateko aukera mahai gainean jarri dute, baina, momentuz, adostasun zabala dago objektu naturalak direla esaterakoan.

Irudiotan agertzen den marra zuri bat satelite artifizial baten ondorioa da. Astronomoek zein astronomia zaletuek behin baino gehiagotan ohartarazi dute satelite andanen konstelazioak direla eta gero eta zailago bihurtzen ari dela behaketa gardenak egitea.

Bideoa: SERGIO FERNANDEZ / LA OTRA MITAD

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago