Arabako landa inauterien topagune izan da Kanpezu

Ekaitz Anda 2025eko urriaren 25a

Arabako Herri Inauteriakek antolatutako Maskaraba topaketaren bigarren edizioa Arabako Mendialdean ospatu da egun osoko egitarau zabal batekin.

Aurten Kanpezun egin dute bilkura Arabako landa guneetako inauteri ezberdinek. Bakoitza bere pertsonaia eta izaki bereziekin, eta Arabako Bertsolari Elkartearen zozoez lagunduta, ehunka lagun elkartu dira Kanpezun.

Aurkezpena eta hitzaldia, haurrentzako jarduera, Aitzina Ceol taldearen kontzertua, herri bazkaria, herri inauterien eta botargen kalejira, epaiketa eta taldeen ordezkaritza, Lekittoko Deabruaken ikuskizun piroteknikoa eta DJ Watxin Machinek osatu dute egitaraua.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago