Amaitu dituzte Atauriko geltoki zaharreko lehendabiziko lanak. Asfalto naturaleko meatze paisaien interpretazio zentroa hartuko du eraikinak, eta horretarako laster abiatuko dituzte bigarren faseko lanak. Eraikina barne egitura antolatzearekin batera, energia eta autokontsumorako jarduketak egingo dituzte hurrengo hilabeteotan.
Saray Zarate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak bertatik bertara ikusi ahal izango ditu lanak¡, Maeztuko alkatearekin eta Atauriko Administrazio Batzarreko lehendakariarekin batera. "Gune berriak hainbat erabilera bilduko ditu eraikin berean, eta historia, kultura eta natura ondareari buruzko dibulgazio jarduerak egiteko balioko du, baita eskualdeko topagune izateko ere", zehaztu du Zaratek.
Museoarekin batera, asfalto naturaleko meatze paisaien interpretazio ibilbide bat prestatuko dute. Ibilbide hori laster egongo da erabiltzeko moduan. 39 kilometro izango ditu, eta meatze paisaien eta haien testuinguru geologiko, natural eta sozioekonomikoaren ikuspegi zabal eta erakargarria eskainiko du. Ibilbideak elkartu egingo ditu Antoñanako interpretazio zentroa eta Korresen dagoen Izkiko parke naturalekoa eta Ataurin etorkizunean egingo duten zentroa.