Toribio eta haren gaitzak Egara bota dituzte

Erredakzioa 2025ko mar. 5a, 13:07

Santikurutze Kanpezun ohiko epaiketa egin diote Toribiori, eta erruduntzat jo dute.

Kanpezuarrek argi dute zein den urtean zehar nozitutako gaitzen erruduna: Toribio. Astearte honetan epaitu dute herrian, eta, aho batez, merezitako zigorra eman diote: Ega ibaira bota dute. Ez da epaiketa aspergarria izan, eta mota guztietako gonbidatuak izan dituzte. Katxiruloez gain, herri inauterietako hainbat pertsonaia batu dira ospakizunera: umeen atzetik doan atsoarengandik hasi eta hartzarenganaino.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago