Ibaiaren tarte bat zaharberritu dute Markizen

Erredakzioa 2024ko urr. 16a, 12:02

Ingurua txukundu dute, eta landaredi berria sartu. Argazkia: URA

Enbor sare bati eusten dion harri lubeta bat paratu du URAk, tarte horretan higadura saihesteko.

Bi hilabeteko lanen ostean, Markiztik igarotzen duen tartean izen bereko ibaian egin beharreko konponketa lanak bukatutzat eman ditu URA agentziak. Zehazki, ur emariak higatu zuen euste horma bat ordezkatu eta txukundu dute. Ohi bezala, horma horrek aurretik zegoen ibaiertz naturala ordeztua zuen, baina emariak bere ohiko bidea berreskuratu nahi izan du. 

Egitura berria paratzeaz gain, ibaiertzeko landaredia landatu dute: haltzadi mediterraneoko zuhaitz eta zuhaixkak, hain justu, "ibaiertzeko landaredi autoktonoak eremua bere egiteko". Lanetan 65.000 euroko inbertsioa egin dute. 

URAk gogora ekarri du horma bertikalek eta kanalizazioek hainbat inpaktu eragiten dituztela ibai ekosisteman. Bestek beste, ibaiaren jarraitutasuna eteten dute, eta pixkanaka gainezkatzeari kalte egiten diote. Modu berean, tokiko fauna ibaiertzetan hedatzea eragozten dute, bai eta ibaiertzeko landaredia eten ere. Horrek guztiak ezinbesteak dakar "ibaia korridore ekologiko gisa funtzionatzea ezinezko suertaraztea".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago