Arabako Diputazioaren gobernu kontseiluak Atauriko geltokiaren birgaitzearen bigarren fasearen proiektua idazteko laguntza teknikoa adjudikatu du gaur. Arabako Mendialdeko asfalto naturalen interpretazio zentroaren museografia diseinatzea, beharrezko elementuez hornitzea eta museo edukia digitalizatzea aurreikusten dute.
Atauriko Vasco-Navarroko geltoki zaharra birgaitzeko lehen faseari dagozkion obrak egiten ari dira dagoeneko, eta laster Meatze Paisaien Interpretazio Ibilbidea prestatzeko lanak ere hasiko dira, erabilgarri dauden ibilbideak erabiliz. Atauriko geltoki zaharra eraikin arkitektoniko berezia da, 1928. urtean eraikia. Hori dela eta, eraikin horren birgaitze jasangarria egitean, garrantzia du jatorrizko arkitektura eta oraindik kontserbatzen diren elementu arkitektoniko bereziak berreskuratzea, eskualdeak duen ondarearen garrantzia agerian jartzeko.
Bigarren fasearen lanak egiteko 128.740 euroko inbertsioa egingo da, eta sei hilabeteko epean amaitu beharko dute idazketa.