Eskualdeko hondakinen kudeaketa hobetzeko kanpaina abiatu du, gaurtik hasita, Mendialdeko Kuadrillak. Horren bitartez, herritarren parte hartze aktiboarekin kanpaina "hurbilagoa" egin nahi dute, erakundeak ohar baten bitartez iragarri duenez. Modu berean, hondakinak bereizterakoan dauden "zalantzak argitu" nahi dituzte. Horrekin, bilketa selektiboaren tasa handitu asmo dute, bai era zatikia murriztu ere.
Gaur abiatu dute Haranean kuadrillaren sei udalerriak zeharkatuko dituen erakusketa ibiltaria. Haranean astebete eman ostean, Kanpezu, Arraia-Maeztu, Bernedo, Lagran eta Urizaharrean jarriko dute erakusketa. Horrekin batera, udalen webguneetan zein sare sozialetan ere bideo bat zabalduko dutela esan dute.
Kanpaina bukatu ondoren, iragarri dute inplikatutako eragile guztiekin biltzeko asmoa dutela. Besteak beste, udalak, administrazio-batzarrak, jai-batzordeak eta jaialdiak antolatzen dituzten batzordeak aipatu dituzte.
Urtzi Gaintzarain Lagrango alkateak aurreratu du bilera horretan dauden "beharrizanak eta erronkak" bateratuko dituztela, gaur diren kudeaketa sistemak "hobetu" eta "erraztasun handiagoak eskaintzeko".