Edorta Lamok moztu du 2024ko lehen Idiazabal gazta, Ordizian

Erredakzioa 2024ko api. 3a, 15:43
Edorta Lamo sukaldaria, gaurko Ordiziako ekitaldian. @Artzai_Gazta

Ordiziako Artzain Egunak ireki du gaur Idiazabal Gaztaren denboraldi berria.

Idiazabal Gazta berriaren denboraldiari hasiera emateko, Ordiziako udaletxearen batzar aretoan egin dute gazta ebakitze ekitaldi ofiziala. Aurten, Kanpezuko Arrea jatetxeko Edorta Lamo sukaldariari egokitu zaio "ohorea", berak moztu baitu 2024ko lehen Idiazabal gazta. Kanpezuko bere jatetxean, Idiazabal gazta "ezinbesteko" osagaia dela azaldu du sukaldari arabarrak.

Ordiziako Artzain Eguna Pazko Asteko asteazkenean izan ohi da. Artzainen eta gaztagileen lana goraipatzeko baliatzen dute eguna; esnekien eta bestelako produktuen salmenta ere egiten da, eta urteko lehen aparteko azoka izaten da. Hala, goiz erdian, 11:00ak aldera, Aralarren eta Aizkorri-Urbian larratzen duten 1.500 bat ardik zeharkatu dute Ordiziako Kale Nagusia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide