Kontzentrazioa egingo dute Kanpezun neska adingabe batek jasotako sexu erasoa salatzeko

Erredakzioa 2023ko urr. 20a, 12:22

Kanpezuko plazan egingo dute elkarretaratzea 20:00etan. Argazkia: ALEA

Urriaren 13an izan zen hamaika urteko neskatoaren kontrako erasoa, eta hilaren 16an epaileak Zaballako espetxera bidali zuen gizona.

Kanpezun gertatutako eraso matxista salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur herritarrek, 20:00etan. Komunitate bat gara, elkar babestu dezagun. Eraso sexistarik ez lemapean egingo dute protesta, Kanpezuko plazan.

Sexu erasoa hilaren 13an gertatu zen. Polizia iturrien arabera, gizon batek neska adingabe bati bere autoan igotzeko gonbidapena egin zion, toki bereizi batera eraman zuen eta ukituak egin zizkion. Gertatutakoaz ohartarazi zuten Ertzaintza momentu horretan bertan, neskatoarekin zihoan beste haur bati esker, eta autoan bertan atxilotu zuen Poliziak gizona, adingabearekin zegoela.

Hilaren 16an epailearen esku utzi zuten Kanpezun atxilotutakoa, eta egun horretan bertan bidali zuten Zaballako espetxera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago