ASTRONOMIA

Ilargia behatzeko bi topaketa antolatu dituzte

Erredakzioa 2023ko urr. 20a, 09:52

Ilargia Behatzeko Nazioarteko Eguna da hilaren 21a. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Atarian eta Santikurutze Kanpezun astronomiari buruzko azalpenak emango dituzte larunbatean.

Hilaren 21ean Ilargia Behatzeko Nazioarteko Eguna izango dela abiapuntutzat hartuta, Araban dauden bi elkarte astronomikoek behaketa hitzordu bana antolatu dute.

Gasteizen, behaketa Atarian izango da, Arabako Astronomia Elkartearen eskutik. 20:00etan hasi eta 23:00ak arte luzatuko dute topaketa. Bertan aditu batek Ilargiaren orografiari eta bere egiturei buruz irakatsiko die parte hartzaileei.

La Otra Mitad elkarteak, berriz, Izki parketik gertu antolatu du bere behaketa gaua: Santikurutze Kanpezun, Fresnedoko aparkalekuaren behatokian jarri dute hitzordua, 20:00etan. Aurreratu dutenez, Ilargia behatzeaz gain, zeru planisferioaren erabilera azaltzeko ere erabiliko dute parada. 

Ez da egunotako behaketa bakarra izango Mendialdean. Izan ere, hilaren 28an Ilargiaren beste behaketa bat antolatu du La Otra Mitadek, oraingoan Korresetik. Dena ondo bidean, ilargi eklipse partziala ikusten saiatuko dira. Aurrekoan ez bezala, ekitaldi honetarako aldez aurretik eman beharko da izena, eta Maeztuko industrialdetik autobus bidez eramango dituzte parte hartzaileak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago