Marihuana plantazio txikia aurkitu dute Bernedon

Erredakzioa 2023ko irailaren 25a

Landaketaren ustezko arduraduna ikerketapean geratu da. Landareak "ondo zainduta, tratatuta eta ureztatuta" zeudela dio Segurtasun Sailak

Bernedoko baso batean 35 marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak, Segurtasun Sailak ohar batean adierazitakoaren arabera. 

Plantazioa"iristen zaila zen baso batean ezkutatuta" zegoela azaldu dute. Landaren horien ustezko arduraduna ikerketapean geratu da, "osasun publikoaren aurkako delitua" egotzita.

Azaldu dutenez, landareak hazkunde fase ezberdinetan zeuden, "sasitza trinko batek babestuta". Orotara, 35 landare aurkitu dituzte. Horietatik sei bilduta eta lehortze fasean zeuden, landaketaren alboan zegoen etxola batean. Gainerakoak, loreontzi gisa erabilitako bidoietan zeuen, "oso zainduta, tratatuta eta ureztatuta". Sarbidea sastraka artean ezkutatuta zegoen, "ezkutuan gera zedin".  

Ertzainak argudiatu du "landare kopuru txikiak" izatea ez dela delitu, baina "arau-hustetzat" hartzen dela. Lursailaren arduradunari droga trafikoa egotziko diotela aurreratu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago