Bigarren urtez, Apilaizek hartu du Izki Trail lasterketa, Arabako Mendialdean. Joan den larunbatean, uztailaren 29an, 200 partaide elkartu ziren, 09:00etan, 21km eta 750m egiteko gogoz. "Proba ederra izan zen, herria ilusioz bete eta kirol goiz magikoa eskaini zuten", aipatu du Hegoi Amabizka Gamiz kirolzaleak.
Dani Lopez de Mendiguren eta Oihana Kortazar buru, 132 gizon eta 31 emakume sailkatu dira. Bertan parte hartu zuten antolatzaileen eta boluntarioen lana eskertu dute zaleek. "Berriz ere ospatu artean, gozatu mendiaz eta zaindu Arabako lurrak!".
Argazkiak: Ania Fernandez Gamboa