Aldako jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan; ostegunean, ekainaren 29an, San Pedro Egunarekin hasita, eta igandera bitartean. Dagoeneko martxan dira ospakizunak Haraneko (Mendialdea) herrian: 12:00etan jaurti dute txupinazoa, eta, ondoren, meza, bazkari herrikoia, kantaldia, mus eta briska txapelketa, zurrakapote dastaketa eta hondar afaria egingo dituzte.
Ostiralean, berriz, Konkis-en "Aldako bertsioarekin" hasiko dute eguna, 11:00etan. Ondoren, egun osoan zehar, pizza prestaketa, kale garbiketa eta auzolana eta afari herrikoia egingo dituzte. Gauean festari ekingo diote, DJ Txumasketa eta Tik Tok Txapelketarekin.
Larunbatean, hamaiketakoa, futbolin eta pintxo txapelketa, bermut dantzaldia (Txingones de la Rencle taldearekin), bazkari herrikoia, haur jolasak, apar festa, aurpegi margoketa, Skapaie Elektrotxaranga, afari herrikoia eta kontzertuak (Koska eta Puro Badajo y la Chirla Colorada) izango dira.
Igandean, jaiei amaiera emateko, goiz osoan zehar auto klasikoen erakustaldia antolatu dute, Gasteiz Classic Clubarekin batera. Horrez gain, aurora kantaldia, hamaiketakoa, meza, buruhandiak, bermuta, bazkaria eta, 18:00etan, "sorpresa" izango dira.
ALEAn zure herri edo auzoko jaien berri eman nahi duzu? Bidali informazioa eta egitaraua erredakzioa@alea.eus eta agenda@alea.eus helbide elektronikoetara edo Whatsappetik 645 66 86 02 telefono zenbakira.
EGITARAUA