Mendialdea ikastetxeko irakasle murrizketa salatu dute Eusko Jaurlaritzan

Erredakzioa 2023ko eka. 2a, 17:00

Kanpezuko Mendialdea ikastetxe publikoko hezkuntza komunitateak Eusko Jaurlaritzaraino eraman du protesta. Zentroan irakasle gutxiago esleitzeko Hezkuntza Sailaren erabakia "onartezina" dela salatu dute.

Kanpezuko Mendialdea ikastetxe publikoko guraso elkarteak salatu du, datorren ikasturtera begira, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak irakasle gutxiago esleituko dituela zentroan. Hezkuntzak iragarri duen hiru irakasle eta erdiko murrizketa "onartezina" dela salatu dute Arabako Mendialdeko ikastetxeko gurasoek. Zehazki, 17,5 irakasle izatetik 14 izatera igaroko dira.

Maiatzaren 26tik ari dira protestak antolatzen, "gure seme-alaben etorkizuna defendatzeko". Egunero, 9:00etatik aurrera, ikastetxean bertan mobilizatzen ari dira, Hezkuntza Sailak murrizketak bertan behera utzi arte eta "Bildarratzek entzun arte".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago