400 parte hartzaile bilduko ditu Kanpezu-Ioar mendi lasterketak

Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 12:14

Kanpezu Ioar lasterketako 2019ko edizioa. / MONRASIN

13,5 eta 26 kilometroko bi ibilbide izango ditu lasterketak.

Igandean egingo da Kanpezu-Ioar Mendi mendi lasterketaren bosgarren edizioa. Kanpezutik abiatuta, bi ibilbide izango dituzte ia 400 parte hartzaileek. Biderik motzenak 13,5 kilometroko luzera izango du eta 750 metroko desnibela. Biderik gogorrenak berriz 26 kilometro izango ditu eta parte hartzaileek 1.930 metroko desnibela gainditu beharko dute.

Kanpezu-Ioar lasterketa Euskadiko Kopako probetako bat da eta Ioar Kirol Elkartea da antolatzailea. 100 boluntario inguruk hartuko dute ibilbidea prestatu eta beharreko laguntza emateko lana. Abiapuntu eta helmuga Kanpezuko Samuel Picaza plazan izango dira, eta ibilbideko punturik garaiena Ioar tontorrean, 1.416 metroan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago