Lucia meategia, lehen bisitariak jasotzeko prest

PHOT.OK 2023ko mar. 17a, 10:00

Atauriko Lucia asfalto meategia berreskuratzeko lanak amaitu dituzte. Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 884.057,60 euro inbertitu dituzte obran.

Lucia meategia jendearentzat irekiko da laster. Lehenik eta behin, Arabako Mendialdeko biztanleentzat zabalduko dute, hurrengo asteburuetan: martxoaren 25ean eta 26an;  apirilaren 1ean eta 2an; eta 8an eta 9an. Hitzordua Arabako Mendialdeko Kuadrillako telefonoan (945 40 54 24) eskatu behar da. Bisita gidatuak izango dira gehienentzat ezezagunak diren bizimoduekin berriz elkartzeko. 

Maiatzetik aurrera, berriz, espazio berezi hau ezagutu nahi duten pertsona guztiek ibilbide gidatua egin ahal izango dute aldez aurretik hitzordua Arabako Mendialdeko Kuadrillan hartuta. Bisita txandak egingo dira, eta bakoitzean gehienez 10 pertsona egongo dira.

Meategi zaharrean sartzea ahalbidetzen duen 300 metroko ibilbide bitxi bat egokitu da. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago