'Patata minak' Maeztun izan dira gaurkoan

Erredakzioa 2022ko urr. 28a, 21:30

Ane Gebara eta Aitor Vinagret aktoreen eskutik, ALEAk ekoiztutako Patata minak antzezlanak Mendialdea bisitatu du gaur iluntzean.

Joan den larunbatean Murgiako plazan izan ostean, gaurkoan Maeztura egin dute bisita gure patata saltzaileek. Hala, Araba osoan zehar, herriz-herri txangoa egiten ari dira gure Patata minak.

Umorea lagun, Ane eta Aitorrek Arabako euskaldunek egunerokoan bizi dituzten bizipenak plazaratu nahi dituzte. ALEAk ekoiztutako antzezlanak, gure lurraldea, euskara eta tokiko produktuak uztartzen ditu; horixe da gure Patata Minen 'P plana'.

Oraindik ez baduzu gure Patata Minen salmenta postua bisitatzeko aukerarik izan, egon lasai, izango dugu hitzordu gehiago ere. Egon adi!

Patata minak zure herriko plazan ikusi nahi baduzu,
idatzi aleakideak@alea.eus helbidera edo 695 63 28 62 WhatsApp zenbakira

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide