Ikatza, ELAri aurre egiteko

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 31

Txondorra piztu zuten ostiralean Antoñanan.OSKAR ANZUOLA

Lau mila kilo arte egosten ari dira Antoñanako kanpoaldean egur-ikatza lortzeko. Bizilagunek txondorra eraiki dute, Luis Otxoa de Okariz Nafarroako Zuñigako ikazkinaren argibideei jarraituz. Ikazkin erretiratu hori 1984ko Tasio filmagatik ezaguna da, pertsonaia ospetsuaren anaia baita. Aurten, Antoñanako kontzejuak udako solstizioa horrela ospatu nahi izan du, eta gainera, elkartasunezko helburua izan du txondorra pizteak. Unai Rodriguez auzokidea duela hiru urte ELA gaixotasunak jota dago, eta ikatza saltzeko dirua Adela-Araba Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteari emango zaio.

*Argazkiak: Oskar Anzuola/Mendialdea Press.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago