Betagarria prest dute Antoñanan

Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 11:34
Hainbat egunez piztuta egongo da txondorra, ikatza lortzeko. OSKAR ANZUOLA

Gauean dute herrian azken egunotan prestatu duten txondorra, eta ikuskizun batekin batera osatuko dute ekitaldia. ELA gaitza dutenei laguntzeko ere baliatuko dute ekimena.

Hitzorduari ez diote huts egin azken egunotan, eta ikatza egiteko txondor bat paratu dute Antoñanan. Ostiral honetan, arratsaldeko zortzietan, su emango diote eguraldiak horretarako bidea ematen badu. Bestela, piztu ala ez, antzezpena egingo dute, eta dantza eta musikarekin batera egingo dute. 

Behin piztuta, zortzi edo hamar egunez piztuta utziko dute, pixkanaka ikatz begetala egin dadin. Antolatzaileek iragarri dutenez, ikatzarekin lan egin zituzten lagunak omentzeko modu bat da hau. Gogoratu dute ikazkinek egun osoak eman behar zituztela mendian, hain preziatua zen ikatza lortu arte. Egun horietan "babak gosaltzeko, babak jateko eta babak afaltzeko" besterik ez zituzten. 

ELA gaitza dutenak artatzen dituen Adela elkarteari laguntzeko baliatuko dute eguna, bai eta Unai Rodriguez auzokideari ere, duela hiru urte gaixotasun horrek jota dagoelako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide