2022/01/29 19:00 - 20:00

ANTZERKIA

'Gizasaltsa', Aitor Vinagret

'Gizasaltsa', Aitor Vinagret
Kultur Etxea, Mendialdea Kanpezu

Gazte Sortzaileak programa barruan Aitor Vinagret aktore gasteiztarraren GIZASALTSA lana ikusteko aukera izango dugu, hain zuzen ere. Hona hemen sinopsia: Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.
 Ongi etorriak gizasaltsa jatetxera! ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. on egin!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago