Tomate onenaren bila, Kanpezun

Erredakzioa 2021ko ira. 9a, 11:00

Oxido tabernak berreskuratu du lehiaketa. OSKAR ANZUOLA

Lehiaketan bildutako dirua Antoñanako Unai Rodriguezi laguntzeko bideratuko dute.

Tomate lehiaketa antolatu dute bigarrenez Santikurutze Kanpezun. 2019an egin zuten lehenena, eta pandemiak eragindako iazko geldiunearen ondotik, herriko Oxido tabernak berreskuratu du aurten inguruko tomate onenak bilatzeko hitzordua.

Guztira, 22 lagin aurkeztu dituzte ekoizleek, eta, lehen aukeraketa baten ondoren, bigarren hautaketan usaina, testura eta zaporearen irizpideak hartu dituzte kontuan.

Azkenean, Jon Mirena Txaskoren tomatea izan da baloraziorik onena jaso duena. Bildutako dirua Antoñanako Unai Rodriguezi laguntzeko bideratu dute, ELAren gaixotasunaren ikerketarako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago