Atauri Art jaialdiko argazkiak biltzen hasi dira erakusketa bat prestatzeko

Erredakzioa 2021eko apirilaren 16a

Pasa den urteko edizioan egindako ekitaldi bat. ATAURI ART

Kaleko antzerki eta zirku jaialdiak 10 urte betetzen ditu aurten.

Mendialdeko Atauri Art antzerkia eta zirku jaialdiaren 10. urteurrena ospatu nahi dute aurten edizio guztietako argazki esanguratsuenak bilduz. Hori dela eta, ekainaren 30era bitartean, irudiak honako helbide elektronikora bidaltzeko deia egin dute antolatzaileek: atauriart1@gmail.com.

Parte hartzen duten guztien artean sari bat zozkatuko dutela eta jasotako argazki guztiekin erakusketa bat egiteko asmoa dutela ere azaldu dute antolatzaileek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago