Molino ibaiaren ertz higatuaren zati bat egonkortu dute Markizen

Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 10:25

URA agentziak Molino ibaiaren ertz higatuaren zati bat egonkortu du Markizen, Bernedon. Ibaiertzari eusteko obra zahar baten egitura partzialki erori zen, eta, ondorioz, ibilgua buxatzeko arriskua zegoen.

Uraren Euskal Agentziak (URA) Molino ibaiaren ezkerraldean eroritako euste-lan zahar bat konpondu du Markizen, Bernedo udalerrian, 20.500 euroko inbertsioari esker.

Ibaiertzari eusteko antzinako obra gabioi malguekin eraikia zegoen; hau da, material granularra edo harriak zituzten ontziekin. Orain, egitura zaharra erori ostean, enborrekin lotutako zuren egitura sinple bat erabili da ibaiertz bera egonkortzeko.

Gainera, ezpondaren gailurrean ibaiertzeko landarediaren bi ilara landatu dira, eremu horretan eten egiten baita landaredi zerrendaren jarraitutasuna.

"Jardunbide egokia da etorkizunean ibaiertzeko biztanleekin lankidetzan aritzeko", azaldu du URAk; izan ere, agentziaren helburua lankidetza handitzea da, ibaiertz pribatuetan landare-estaldura handitzen jarraitzeko: "Horrek lurraldearen ibilguen egoera ekologikoa hobetzea ekartzen baitu", azpimarratu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide