Atauriko meategia egokitzeko lanak lizitatu ditu Aldundiak

Erredakzioa 2020ko aza. 13a, 08:30
Lucia meategian lanak hasteko lehen urratsa egin dute. AFA

Atauriko bizilagunen eskaerari erantzuten dio Aldundiak.

Atauriko Lucia meategiaren segurtasuna bermatzeko eta erabilera publikoa eta turistikoa ahalbidetzeko obrak lizitatu ditu Arabako Foru Aldundiak. 800.000 euro inbertituko dituzte foru administrazioak eta Eusko Jaurlaritzak ingurua berreskuratzeko. "Lucia Meategia Izkiko parke naturalean dago, Vasco-Navarro ibilbide berdearen ondoan, eta horrek eta duen kontserbazio egoera bikainak kuadrillako baliabide ekoturistiko potentziala bihurtu dute".

Atauriko bizilagunek urte luzez eskatu duten jarduera plana martxan jarriko du orain Aldundiak. 

Lucia Meategiaren historia

Meategia 1872an hasi zen ustiatzen. Badu berezitasun bat, oso ikusgai dauden maila asfaltikoak ditu arrokan inpregnatuta. Meategiaren berezitasuna asfaltoaren aberastasun izugarria da, arrokaren matrizean sakabanatuta eta zuloak betez agertzen dena, eta horrek erabilera didaktiko-dibulgatiborako potentzialtasun handia ematen dio eremuari.

Ondare geologiko, paisajistiko eta historiko-industrialaren arloan dituen balio apartak direla- eta, Lucia Meategia esku hartzeko lehentasunezko eremuetako bat da, hala baitago jasota Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Arabako Mendialdeko asfalto naturalen meatze paisaiak berreskuratzeko sinatu zuten lankidetza hitzarmenean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide