Sapo Producciones taldearen eskutik, irailaren 19an, 26an eta urriaren 3an Urizaharra ezagutzeko ibilbide antzeztuak antolatu dira. Bi txandatan egingo dira bisitak; lehena 11:30ean hasiko da eta bigarrena 13:30ean; eta Udaletxearen plazatik abiatuko da antzezlana. Modu horretan, Erdi Aroko hiribilduaren eta inguruaren historia eta ondarea ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Arabako Mendialdeko Kuadrillak ohartarazi du aukeratzen den dataren astean bertan eman behar dela izena, astelehenetik ostegunera. Plaza mugatuak daudela ere kontutan izan behar da.