Ikastetxeetan ere lagun guztiak dira ongi etorriak

Mirian Biteri 2020ko uzt. 15a, 10:30

Santikurutze Kanpezuk zebrabide berria du Macaria Iriarte plazan.

Mendialdea IPI Gurasoen Elkartekoek umeekin batera egindako zebra bide koloretsua dago Santikurutze Kanpezuko Macaria Iriarte plazan, sexu eta genero aniztasunaren alde. Hasiera batean, iazko ikastetxeko jaian egitekoa zen, baina eguraldiak asmoa zapuztu zuen. Neguagatik lehenengo eta konfinamenduagatik beranduago, atzeratzen joan da egitasmoa; baina, oztopoak oztopo, zebrabidea amaitzea lortu dute Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunerako. Asteotan bigarren bat margotuko dute, DBH-ko eraikinaren parean, lagun guztiak ongi etorriak direla agerian uzteko

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide