AtauriArt egitasmoaren barruan.
Sinopsia: Pantxika oporretatik heldu da, maleta eta guzti. Bat-batean, hastear dagoen ikuskizun batekin topo egin du. Edozein ikusle bezala, eseri eta ikuskizunaren zain egongo da (hari izugarri gustatzen zaizkio kontu hauek), jendearekin harremanetan jartzea ez zaio gehiegi kostako. Denbora pasa ahala, bai bera baita ikuslegoa ere konturatuko dira artistarik ez dela heldu. Berak honetarako, gauza guztietarako bezala, konponbidea dauka jakina. Berehala eszenatokiaren jabe egingo da noski! Umorea, antzerki zirkua, maitasun pila bat, eta sorpresak!
Helduentzako ikuskizuna.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.