Anartz Gorrotxategi izendatu dute Mendialdeko Kuadrillako lehendakaria

Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 17:44

Anartz Gorrotxategi, Pedro Elosegi eta Ruth Ibisate asteleheneko ekitaldian. BBNN

Arraia-Maeztuko EAJko alkatearekin batera, EH Bilduko zinegotzi Ruht Ibisate arituko da Kuadrillaren lehendakariorde bezala

Arabako Mendialdeko Kuadrilla osatu dute astelehenean deitutako ikasturteko lehen batzarrean. Arraia-Maeztuko EAJko alkate Anartz Gorrotxategi izango da aurrerantzean Kuadrillako presidentea eta Ruth Ibisate EH Bilduko Arraia-Maeztuko zinegotzia presidenteordea. Mikel Herrador eta Eduardo Ruiz de Loizaga izan dira orain arte Kuadrillako presidente eta presidenteordea.

Asteazken honetan aukeratuko dira Lautadako Kuadrillako ordezkariak, eta hurrengo egunetan osatuko dira Arabako eskualde mailako gainerako erakundeak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago