Inoizko parte-hartze handiena izango du Maeztuko trial klasikoak

Erredakzioa 2019ko ira. 20a, 10:03
Gaizka Saenz de Bikuña, iaz. / Maeztuko Triala

Asteburuan izango da lasterketa.

Kirol hitzordu garrantzitsua dute asteburuan Mendialdean: Maeztuko trial klasiko bi eguneko motor lasterketa. Larunbatean eta igandean jokatuko dira bost kategoria ezberdinetan banatuta dauden probak.

Mendialdeko Motorclub Mas Gas elkarteak antolatutako kirol ekimenak inoizko parte-hartze handiena izango du. Denera, zazpi erkidego ezberdinetako 120 pilotuk hartuko dute parte; horien erdia, kataluniarrak dira.

Hogei gune

Antolakuntzak egokitutako 20 gunetan izango dute pilotuek motor gainean duten trebezia erakusteko aukera; Maeztu eta Sabando arteko 20 kilometroko ibilaldian daude banatuta gune horiek. Larunbatean, 10:00etan irtengo da lehen parte-hartzailea, eta 17:00etan emango diote amaiera egunari; igandean, berriz, 09:00etan hasiko dira eta 15:30ean egingo dute sari banaketa.

Ohikoa den moduan, motor probarekin batera, bestelako jarduerak ere prestatu dituzte larunbaterako. Lasterketa amaitzean, Izki jatetxean elkartuko dira, askaltzeko. Amaitzean, trialeroen arteko herri kirolen txapelketa izango da, eta horren ostean, The Ashes taldearen kontzertua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide