Arabako Mendialdeko eskoletako gurasoek beste jantoki eredu bat posiblea dela frogatu nahi izan dute beste behin. Horretarako, tokiko eta garaiko produktuekin bazkari goxoa prestatu eta banatu zuten irailaren 10ean. Halaber, Aitzol Garcia de Aziluren laguntzarekin bideoklip bat prestatu dute, tokiko produktuen aldeko apustua aldarrikatzeko.