Eskola jantokiaren eredua erabaki nahi dute Mendialdean

Erredakzioa 2019ko abuztuaren 30a

Aurreko urteetan hasitako esperientziari eutsiko diote Mendialdean. @mendialdeaipige

Irailaren 10ean Arabako Mendialdeko familiek prestatuko dute eskolako menua, tokiko produktuekin.

Arabako Mendialdean eskolako jantoki eredua erabaki nahi dute familiek, eta horretan buru-belarri dabiltza borrokan azken urteetan. Ikasturte berriarekin batera aldarrikapenari eutsiko diote, eta modu horretan, irailaren 10ean familiek prestatuko dute eskolan zerbitzatuko duten bazkaria, "bertako produktuen eta herrietako dendetan erositakoekin". 

Gurasoen Elkarteak deia zabaldu du laguntza eskatzeko, bai otordua prestatzeko baita zerbitzatzeko ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago